Euskal Herriak Bere Eskola 2001/2002. ikasturtean Euskal Herri osoko hainbat herritarren iniziatibaz sortu zen herri ekimena da. Bere helburua, Euskal Hezkuntza Sistema propioaren aldeko dinamika soziala indartzea eta honen aldeko lagunen bilgune izatea da. Bide horretan, hainbat aldarrikapen plazaratu ditu azken bost urte hauetan: Euskal Curriculuma, Euskal Unibertsitatea, Eskolen euskalduntzea, Lanbide Eskola euskalduna eta herritarra, Haur Eskola hezitzaile, euskaldun eta herritarra …
Euskal Herriak Bere Eskolaren webgunea (www.euskaleskola.org/berria) erabilgarria suertatuko zaigu hezkuntza esparruan gertatzen ari diren aldaketak zeintzuk diren aztertzeko, hauen inguruko iritziak jasotzeko, Euskal Hezkuntza Sistema Propioaren bidean EHBEtik zein beste eragile edota plataformetatik burutzen ari diren ekimenen berri izateko, hezkuntzaren gaineko azken aldarrikapenak ezagutzeko. Horrez gain, zenbait dokumentu aurkituko dituzu bertan, tartean EHBEren hilabetekaria den Hezberri aldizkaria eta herri ekimen honek nazioarteko hezkuntza errealitate ezberdinen inguruan kaleratzen duen Herriek Bere Eskola aldizkaria.
Haur hezkuntzako zein hezkuntzako beste etapetako irakasleentzako hausnarketarako gune, aldarrikapenerako gotorleku izan daiteke Euskal Herriak Bere Eskola.

No hay comentarios:
Publicar un comentario