HIK HASI egitasmoa 1995ean sortu zuen irakasle talde zabal batek, euskal hezkuntzaren partaide garen guztion informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izan nahian. HIK HASIk ezaugarri hauek hartu zituen abiapuntutzat: euskalduna, nazionala, hezkuntza komunitateko partaide guztiena, baterakoia, irekia, plurala eta independientea.
Bide horretan, Euskal hezkuntza sistema propioa edukitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, hau da: euskal kulturan oinarritutako curriculum propioa, irakasleria iraunkor eta euskalduna, Euskal Herritik kanpora hartutako erabakien menpe ez dagoen eredu dezentralizatua eta zentroen autonomia. Horrek guztiak berma lezake kalitatezko euskal irakaskuntza herritar guztiontzat.
Hori guztia lortze bidean, HIK HASIk hainbat proiektu gauzatu ditu: HIK HAS euskal heziketarako aldizkaria, udako topaketa pedagogikoak, hezkuntza gaiei buruzko monografikoak, Euskal Herriko baliabide pedagogikoen gida, liburuak, haur-jolasen bildumako materiala, musika metodoak, ipuinen bilduma, ikus-entzunezko materiala ...
HIK HASIko kideek, egitasmo horretan guztion ekarpenak funtsezkoak direla, eta ateak guztiontzako zabalik daudela aditzera eman digute. Sar zaitez beraien web orrian (www.hikhasi.com) eta eskuratu ezazu beraien inguruko informazioa eta eskaintzen dituzten zerbitzuak! Gomendatzen dizuet.

No hay comentarios:
Publicar un comentario