2007/11/05

Zubiak eraikitzen, hezkidetzarako bidean


Balioen saskian aurkitzen diren izaki ezberdinen artean, emakume eta gizonen arteko parekidetasunaren alde tinko eta sutsuki lan egingo dituztenak ere badira, geroz eta gehiago gainera!

Berdintasunaren bidean egiten diren ekimen ezberdinen inguruko informazio zein tresnak eskuratzeko orri oso erabilgarria da hezkuntzako zenbait irakaslek gauzatu duten hau.

Haur hezkuntzan egunerokotasuneko ohitura oinarrizkoenak (banaka hitz egin, txandak errespetatu, komunera bakarrik joan, lanak egin, ez jo, barkamena eskatu) lantzen dira era oso logiko eta praktikoan landu ere (hurrengo etapetan ez bezala, errealitatea arlotan zatikatua eta kasu askotan errealitate hurbilarekiko geroz eta distantzia handiagoarekin ikasten baita), hezkuntzako etapa hau, beraz, oso baliogarria izan daiteke balioen heziketa egiteko.

Eta hain zuzen ere, hezkuntza jarduera guztietan (bai formal zein ez formalean) hezkidetzaren aldeko, hau da, neskato eta mutikoak parekidetasunean, aukera berdintasunean hezitzeko apustua egin behar dugu, eraikitzen ari den, garen etorkizuneko jendarteak sexu eta genero araberako hainbeste baldintzapen eta zapalkuntza ezarri ez ditzan. Haur Hezkuntzan horretarako aukera paregabea dugu eta hezitzaileak hezkidetzaren inguruan eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren bidean egiten diren ekimen ezberdinen inguruko informazio zein tresnak eskuratzeko orri oso erabilgarria da hezkuntzako zenbait irakaslek gauzatu duten hau, Zubiak eraikitzen (http://zubiakeraikitzen.blogspot.com/), errealitate justuago eta parekideago baterako zubiak eraikitzen.

No hay comentarios: