Hementxe duzue, historikoa, gaur egunekoa zein etorkizunekoa den eta izango den abesti bat. Sentitzen dut, ez dut euskaraz topatu ahal izan, baina musika balia dezakegu haurrek pixkanaka barnera dezaten.
Hala ere, nik euskarazko abestia bilatu eta erabiltzera animatzen zaituztet! Bitartean goxatu eta gogoan izan abesti aldarrikatzaile politt hau!
Letra aurreratzen dizuet:
Zutik lurrean kondenatu
zaren langile tristea!
Nekez ginen elkarganatu
indazu albiristea!
Gertatuak ez du ardura
jende esklabua jaiki!
Aldaketak datoz mundura
nor den herriak badaki.
Oro gudura, hala!
Bihar izan dadin
Internazionala
pertsonaren adin!
powered by ODEO
2008/01/15
Haur Hezkuntzatik, abestien bidez balioak ikasten
Egilea
Nahiuska
en
9:49
0
iruzkin
Etiketak Balioak, Balioen heziketa, Hezkuntza, Material pedagogikoa, Mugimendu sozialak
Munduko emakumeak
Slidesharen munduko emakumeen inguruko power point ikusgarri bat topatu dut, eta pentsatu dut polita izan daitekeela haurrei hau erakustea, emakumeen inguruko lanketa bat egin bitartean (zenbat emakume mota dauden, zein ezberdinak, beraien jarduerak, non bizi diren...), kulturartekotasuna ere lantzea.
Hala ere, edozein materialek dute zehozer hobetzeko eta honi dagokionez, bi gauza aipatu nahiko nituzke, batez ere hainbat estereotipo mantentzen dituela iruditzen zaidalako:
- Emakumearen irudia power point honetan: askotan haurrekin ageri dira (rol tradizionala), askotan egungo edertasun estereotipoarekin bat datoz, askotan gazteak dira.
- Kulturen lanketari dagokionez: askotan gureak ez diren beste kulturekiko irudi folklorista estereotipatua ematen da, haurrek ondoriozta dezakete beste herri edo nazioak egoera desabantailatuan daudela. Honi dagokionez, alde batetik, ez dugu dena ikuspegi eurozentrista (Europa eta bertako bizimodua zentrua eta hoberena) batetik aztertu behar, gure zilbor hestetik haratago gauza asko daude; beste alde batetik, beste herri eta nazioek ere dituzte guk ezagutzen ditugun hainbat gauza: etxeak, bakeroak, arkatzak, koilarak, bankuko txartelak, telefono mugikorra, internet... (badaezpada, izan ere, askok pentsa dezakete hori beraien herriko kontua eta herri "aurreratuetakoa" soilik dela).
Postaren bestelako zatia hemen idatzi
Egilea
Nahiuska
en
1:16
0
iruzkin
Etiketak Balioak, Balioen heziketa, Hezkidetza, Hezkuntza, Kulturartekotasuna

