Slidesharen munduko emakumeen inguruko power point ikusgarri bat topatu dut, eta pentsatu dut polita izan daitekeela haurrei hau erakustea, emakumeen inguruko lanketa bat egin bitartean (zenbat emakume mota dauden, zein ezberdinak, beraien jarduerak, non bizi diren...), kulturartekotasuna ere lantzea.
Hala ere, edozein materialek dute zehozer hobetzeko eta honi dagokionez, bi gauza aipatu nahiko nituzke, batez ere hainbat estereotipo mantentzen dituela iruditzen zaidalako:
- Emakumearen irudia power point honetan: askotan haurrekin ageri dira (rol tradizionala), askotan egungo edertasun estereotipoarekin bat datoz, askotan gazteak dira.
- Kulturen lanketari dagokionez: askotan gureak ez diren beste kulturekiko irudi folklorista estereotipatua ematen da, haurrek ondoriozta dezakete beste herri edo nazioak egoera desabantailatuan daudela. Honi dagokionez, alde batetik, ez dugu dena ikuspegi eurozentrista (Europa eta bertako bizimodua zentrua eta hoberena) batetik aztertu behar, gure zilbor hestetik haratago gauza asko daude; beste alde batetik, beste herri eta nazioek ere dituzte guk ezagutzen ditugun hainbat gauza: etxeak, bakeroak, arkatzak, koilarak, bankuko txartelak, telefono mugikorra, internet... (badaezpada, izan ere, askok pentsa dezakete hori beraien herriko kontua eta herri "aurreratuetakoa" soilik dela).
Postaren bestelako zatia hemen idatzi


No hay comentarios:
Publicar un comentario