2007/11/05

Averroes sare telematikoa

Andaluziako Juntak "Red telemática ..."ren bidez, hainbat balio lantzeko material didaktikoak jarri ditu eskuragarri sarean.

Material didaktiko hauetara bi bide jarraituz iritsi gaitezke:

Batetik,
Averroes (Red telemática de Andalucia) helbidearen bidez. Hala ere, lehenago denen eskura zeuden material hauek eta gaur egun bertan erregistratua egotea eskatzen dutela dirudi.

Bestetik,
Instituto Andaluz de la mujer-en bidez, “Coeducación” deituriko atalean klikatuz emakume eta gizonen parekidetasuna bultzatzeko hainbat material didaktiko daudela ikus dezakegu.

Iturri honetan baliabide asko topa ditzakegu, baina hemendik gomendio bat ere luzatu nahi dizuegu:

  • Ez hartu material guzti hauek absolutu gisa, hau da, moldatu, beste material batzuekin edo zuen erara osagarritu.
  • Kritikotasunez irakurri eta erabili.
  • Euskal Herriko ikuspegitik landu.


Leer más...

Zubiak eraikitzen, hezkidetzarako bidean


Balioen saskian aurkitzen diren izaki ezberdinen artean, emakume eta gizonen arteko parekidetasunaren alde tinko eta sutsuki lan egingo dituztenak ere badira, geroz eta gehiago gainera!

Berdintasunaren bidean egiten diren ekimen ezberdinen inguruko informazio zein tresnak eskuratzeko orri oso erabilgarria da hezkuntzako zenbait irakaslek gauzatu duten hau.

Haur hezkuntzan egunerokotasuneko ohitura oinarrizkoenak (banaka hitz egin, txandak errespetatu, komunera bakarrik joan, lanak egin, ez jo, barkamena eskatu) lantzen dira era oso logiko eta praktikoan landu ere (hurrengo etapetan ez bezala, errealitatea arlotan zatikatua eta kasu askotan errealitate hurbilarekiko geroz eta distantzia handiagoarekin ikasten baita), hezkuntzako etapa hau, beraz, oso baliogarria izan daiteke balioen heziketa egiteko.

Eta hain zuzen ere, hezkuntza jarduera guztietan (bai formal zein ez formalean) hezkidetzaren aldeko, hau da, neskato eta mutikoak parekidetasunean, aukera berdintasunean hezitzeko apustua egin behar dugu, eraikitzen ari den, garen etorkizuneko jendarteak sexu eta genero araberako hainbeste baldintzapen eta zapalkuntza ezarri ez ditzan. Haur Hezkuntzan horretarako aukera paregabea dugu eta hezitzaileak hezkidetzaren inguruan eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren bidean egiten diren ekimen ezberdinen inguruko informazio zein tresnak eskuratzeko orri oso erabilgarria da hezkuntzako zenbait irakaslek gauzatu duten hau, Zubiak eraikitzen (http://zubiakeraikitzen.blogspot.com/), errealitate justuago eta parekideago baterako zubiak eraikitzen.

Leer más...

Emakumeen arrastoari jarraituz


Emakumeak isilduak, ezkutatuak, gutxietsiak izan dira historian zehar. Historia horrek, eszeptiko askok uste ez duten arren, eragin handia du gugan, alde batetik, askotan ez delako historiaren benetako irakurketa kritiko bat egiten gaur egun ere, eta bestetik, historian nagusi izan diren zenbait balio gaur egun ere transmititzen direlako, era horretan jendartean gerta litezkeen benetako eta sakoneko aldaketa sozialak, sustraietatik abiatuz egiten diren aldaketak ekidinez.


Historian zehar hainbatetan errepikatu eta gaur egunean ere indarrean dauden balio horien artean aurkitzen dira sexismoa, androzentrismoa, matxismoa... Hauek etengabean errepikatzen dira hezkuntzan

Testuliburuen irudietan, esate baterako, gizonak azaltzen dira gehienetan, emakumeak askozaz ere proportzio baxuagoan azaltzen direlarik, honi esaten zaio androzentrismoa. Testuetan edo edukietan: gizonek egindako ekarpenak, gizonek idatzitakoak, esandakoak, egindakoak, asmatutakoak, kantatutakoak... eta orokorrean historikoki gizonei lotu zaizkien jarduerak azaltzen dira nagusiki, eta gertaera honen zergatia aztertu beharrean, normaltzat hartu eta ez da historiaren benetako irakurketa kritikoa burutzen. Bai irudi bai testuetan: gizon eta emakumeak rol tradizional mugatzaileetan azaltzen dira, sexismo eta matxismoa sustatuz.

Beste alde batetik, irakasleek hezkuntza sexista jaso dute gehienetan, kultura sexista baten barnean daudelako, eta kultura honen irakurketa kritikoa egin ezean, beren uste, ohitura, aurreiritzi, pensamendu, sentimendu, jarrera, jokabideak kritikoki aztertu ezean, balio berberak transmitituko dituzte. Eta esfortzuak esfortzu, esan daiteke, gehienek ez dutela azterketa sakon bat egiteko aukerarik izan, eta beraz, balio sexista eta matxistak transmititzen dituztela nahita edo nahi gabe.


Emakumeen arrastoaren bila webquestean, emakumeek historian zehar egin dituzten hainbat ekarpen izkututik atera eta ezagutarazten saiatzen da. Zer dakizu zuk emakume hauetaz? Zehozer jakin nahi? Sartu eta ekin, emakumeen arrasto emankorraren bila!
Era berean bultzatu haurrak emakumeen ekarpen hauetaz interesatzera, ez da egia, testuliburu askok horrela aditzera ematen duten arren, gizonek asmatu dituztela gauza gehienak!




Leer más...

Euskal Gatazka, azala azalaren kontra 1

Zer datorkizu burura sexua hitza entzutean?
Zer da zuretzako sexualitatea?
Gaur egun jendartean zapalkuntza ematen al da?
Inoiz sexualki mugatua sentitu al zara?


Sextabaidaren sortzaileek ekimena "Hainbat hilabetetan internetez eta leku fisiko ezberdinetan SEXUALITATEAri buruz emango den eztabaida publiko" gisa definitzen dute. Eztabaidatzeko gunea, zeinak guztion parte hartzea bilatu arren, gazteen parte hartzea bilatzen duen bereziki.

Gune honen helburuak? Asko eta oso interesgarriak. Nagusia, gazterian sexualitatearen gaia zabaltzea eta interesa piztea: dagoen eredua kolokan jarriz eta eredu ezberdin eta askeagoei ateak zabalduz, eztabaida eta jakinmina bultzatuz. Beste helburu asko ere badaude:
  • Sexualitatea bizitzaren beste esparru bat bezala beste gauzekin elkarlotzea.
  • Sexualitateak pertsona eta kolektiboa lotarazteko eta pasibotasunean sartzeko dituen baliabideak ezagutzea.
  • Sexualitatearen inguruan egon daitezkeen hainbat kontzeptu erratu argitzea.
  • Sexualitatearen aspektu teknikoa gainditzea, esparru sozial, politiko eta kulturalera eramanez.
  • Sexualitatearen kontzeptu murritza handitzea (harreman sexualak = koitoa).
  • Sexualitatea eremu publiko eta kolektibora eramatea (tabuak gainditzeko asmoz).
  • Sexualitateak pertsona eta kolektiboa askatzeko dituen potentzialitateak ezagutzea.
Ekimen honek, aipatu gisa, interneten zein leku fisikoetan sexualitateari buruzko hausnarketa bultzatzeaz gain, bideo polit bat kaleratu du, kaleko ikerketa kualitatibo aberatsa. Bertan jende ezberdina azaltzen da, bere jakintza osoz aurreko lau galdera horiek erantzuten. Ikusi, ikasi, goxatu!

Leer más...