zelan bizi dugu gure sexualitatea ingurune sexista eta patriarkal honetan?
Zelan hezitu behar ditugu etorkizuneko belaunaldiak?
Zertan izan behar gara eredu irakasle eta hezitzaile gisa, haur hezkuntzatik?
Egilea
Nahiuska
en
10:21
0
iruzkin
Etiketak Balioak, Balioen heziketa, Hausnarketa, Hezkidetza, Hezkuntza, Material pedagogikoa, Mugimendu sozialak, Sexualitatea
Egilea
Nahiuska
en
9:33
0
iruzkin
Etiketak Balioak, Balioen heziketa, Hausnarketa, Komunikazioa, Sexualitatea
HIK HASI egitasmoa 1995ean sortu zuen irakasle talde zabal batek, euskal hezkuntzaren partaide garen guztion informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izan nahian. HIK HASIk ezaugarri hauek hartu zituen abiapuntutzat: euskalduna, nazionala, hezkuntza komunitateko partaide guztiena, baterakoia, irekia, plurala eta independientea.
Bide horretan, Euskal hezkuntza sistema propioa edukitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, hau da: euskal kulturan oinarritutako curriculum propioa, irakasleria iraunkor eta euskalduna, Euskal Herritik kanpora hartutako erabakien menpe ez dagoen eredu dezentralizatua eta zentroen autonomia. Horrek guztiak berma lezake kalitatezko euskal irakaskuntza herritar guztiontzat.
Hori guztia lortze bidean, HIK HASIk hainbat proiektu gauzatu ditu: HIK HAS euskal heziketarako aldizkaria, udako topaketa pedagogikoak, hezkuntza gaiei buruzko monografikoak, Euskal Herriko baliabide pedagogikoen gida, liburuak, haur-jolasen bildumako materiala, musika metodoak, ipuinen bilduma, ikus-entzunezko materiala ...
HIK HASIko kideek, egitasmo horretan guztion ekarpenak funtsezkoak direla, eta ateak guztiontzako zabalik daudela aditzera eman digute. Sar zaitez beraien web orrian (www.hikhasi.com) eta eskuratu ezazu beraien inguruko informazioa eta eskaintzen dituzten zerbitzuak! Gomendatzen dizuet.
Egilea
Nahiuska
en
9:20
0
iruzkin
Etiketak Balioak, Balioen heziketa, Euskal Hezkuntza Komunitatea, Euskal Kultura, Euskara, Hausnarketa, Hezkuntza
Euskal Herriak Bere Eskola 2001/2002. ikasturtean Euskal Herri osoko hainbat herritarren iniziatibaz sortu zen herri ekimena da. Bere helburua, Euskal Hezkuntza Sistema propioaren aldeko dinamika soziala indartzea eta honen aldeko lagunen bilgune izatea da. Bide horretan, hainbat aldarrikapen plazaratu ditu azken bost urte hauetan: Euskal Curriculuma, Euskal Unibertsitatea, Eskolen euskalduntzea, Lanbide Eskola euskalduna eta herritarra, Haur Eskola hezitzaile, euskaldun eta herritarra …
Euskal Herriak Bere Eskolaren webgunea (www.euskaleskola.org/berria) erabilgarria suertatuko zaigu hezkuntza esparruan gertatzen ari diren aldaketak zeintzuk diren aztertzeko, hauen inguruko iritziak jasotzeko, Euskal Hezkuntza Sistema Propioaren bidean EHBEtik zein beste eragile edota plataformetatik burutzen ari diren ekimenen berri izateko, hezkuntzaren gaineko azken aldarrikapenak ezagutzeko. Horrez gain, zenbait dokumentu aurkituko dituzu bertan, tartean EHBEren hilabetekaria den Hezberri aldizkaria eta herri ekimen honek nazioarteko hezkuntza errealitate ezberdinen inguruan kaleratzen duen Herriek Bere Eskola aldizkaria.
Haur hezkuntzako zein hezkuntzako beste etapetako irakasleentzako hausnarketarako gune, aldarrikapenerako gotorleku izan daiteke Euskal Herriak Bere Eskola.
Egilea
Nahiuska
en
9:13
0
iruzkin
Etiketak Balioak, Euskal Hezkuntza Komunitatea, Euskal Kultura, Euskara, Hausnarketa, Hezkuntza
Bilboko Zurbaranbarri auzoko Haur Hezkuntzako ikasleek, kulturartekotasuna lantzeko hainbat ekimen burutu dituzte, eta hauek ezagutzera emateko blog bat ireki dute. Blog honen bidez, landu dituzten edukiak (munduko haurrak, afrikarrak, txinatarrak, eskimalak) eta burutu dituzten ekintzak ikus ditzakegu, benetan baliogarria izan daiteke, haur hezkuntzako irakasle izango garenontzat. Izan ere, ideiak ez ditugu falta, baina ideia asko dagoeneko asmatuak daude eta agian egin behar dugun bakarra egokitzea eta hobetzea da!
Egilea
Nahiuska
en
10:01
0
iruzkin
Etiketak Balioak, Balioen heziketa, Hezkuntza, Kulturartekotasuna, Pedagogia