Pirritx eta Porrotxek gazteenen eta ez hain gazteen irriak eragiten dituzte, duela urte batzuk Euskal Herriko plaza, frontoi eta areto ezberdinetan. Beraien agerpenetan balioak lantzen dituzte, era erraz, logiko eta ulergarrian, baina hau ez dute soilik agerpenetan egiten, izan ere, material sorta oparoa egin dute urte gutxian.
2007/12/03
Pirritx eta Porrotxen "Familien karta jokoa"
Egilea
Nahiuska
en
9:41
0
iruzkin
Etiketak Balioak, Balioen heziketa, Euskara, hezkidetzarako baliabideak, Material pedagogikoa, Sexu aniztasuna lantzeko baliabideak, Sexualitatea
2007/11/05
Averroes sare telematikoa
Andaluziako Juntak "Red telemática ..."ren bidez, hainbat balio lantzeko material didaktikoak jarri ditu eskuragarri sarean.
Material didaktiko hauetara bi bide jarraituz iritsi gaitezke:
Batetik, Averroes (Red telemática de Andalucia) helbidearen bidez. Hala ere, lehenago denen eskura zeuden material hauek eta gaur egun bertan erregistratua egotea eskatzen dutela dirudi.
Bestetik, Instituto Andaluz de la mujer-en bidez, “Coeducación” deituriko atalean klikatuz emakume eta gizonen parekidetasuna bultzatzeko hainbat material didaktiko daudela ikus dezakegu.
Iturri honetan baliabide asko topa ditzakegu, baina hemendik gomendio bat ere luzatu nahi dizuegu:
- Ez hartu material guzti hauek absolutu gisa, hau da, moldatu, beste material batzuekin edo zuen erara osagarritu.
- Kritikotasunez irakurri eta erabili.
- Euskal Herriko ikuspegitik landu.
Egilea
Nahiuska
en
9:59
0
iruzkin
Etiketak Balioak, Balioen heziketa, hezkidetzarako baliabideak, Hezkuntza, Material pedagogikoak, Pedagogia
Zubiak eraikitzen, hezkidetzarako bidean
Berdintasunaren bidean egiten diren ekimen ezberdinen inguruko informazio zein tresnak eskuratzeko orri oso erabilgarria da hezkuntzako zenbait irakaslek gauzatu duten hau.
Haur hezkuntzan egunerokotasuneko ohitura oinarrizkoenak (banaka hitz egin, txandak errespetatu, komunera bakarrik joan, lanak egin, ez jo, barkamena eskatu) lantzen dira era oso logiko eta praktikoan landu ere (hurrengo etapetan ez bezala, errealitatea arlotan zatikatua eta kasu askotan errealitate hurbilarekiko geroz eta distantzia handiagoarekin ikasten baita), hezkuntzako etapa hau, beraz, oso baliogarria izan daiteke balioen heziketa egiteko.
Eta hain zuzen ere, hezkuntza jarduera guztietan (bai formal zein ez formalean) hezkidetzaren aldeko, hau da, neskato eta mutikoak parekidetasunean, aukera berdintasunean hezitzeko apustua egin behar dugu, eraikitzen ari den, garen etorkizuneko jendarteak sexu eta genero araberako hainbeste baldintzapen eta zapalkuntza ezarri ez ditzan. Haur Hezkuntzan horretarako aukera paregabea dugu eta hezitzaileak hezkidetzaren inguruan eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren bidean egiten diren ekimen ezberdinen inguruko informazio zein tresnak eskuratzeko orri oso erabilgarria da hezkuntzako zenbait irakaslek gauzatu duten hau, Zubiak eraikitzen (http://zubiakeraikitzen.blogspot.com/), errealitate justuago eta parekideago baterako zubiak eraikitzen.
Egilea
Nahiuska
en
9:48
0
iruzkin
Etiketak Balioak, Balioen heziketa, Hezkidetza, Hezkuntza, Loturak, Material pedagogikoa
Emakumeen arrastoari jarraituz

Emakumeak isilduak, ezkutatuak, gutxietsiak izan dira historian zehar. Historia horrek, eszeptiko askok uste ez duten arren, eragin handia du gugan, alde batetik, askotan ez delako historiaren benetako irakurketa kritiko bat egiten gaur egun ere, eta bestetik, historian nagusi izan diren zenbait balio gaur egun ere transmititzen direlako, era horretan jendartean gerta litezkeen benetako eta sakoneko aldaketa sozialak, sustraietatik abiatuz egiten diren aldaketak ekidinez.
Historian zehar hainbatetan errepikatu eta gaur egunean ere indarrean dauden balio horien artean aurkitzen dira sexismoa, androzentrismoa, matxismoa... Hauek etengabean errepikatzen dira hezkuntzan
Testuliburuen irudietan, esate baterako, gizonak azaltzen dira gehienetan, emakumeak askozaz ere proportzio baxuagoan azaltzen direlarik, honi esaten zaio androzentrismoa. Testuetan edo edukietan: gizonek egindako ekarpenak, gizonek idatzitakoak, esandakoak, egindakoak, asmatutakoak, kantatutakoak... eta orokorrean historikoki gizonei lotu zaizkien jarduerak azaltzen dira nagusiki, eta gertaera honen zergatia aztertu beharrean, normaltzat hartu eta ez da historiaren benetako irakurketa kritikoa burutzen. Bai irudi bai testuetan: gizon eta emakumeak rol tradizional mugatzaileetan azaltzen dira, sexismo eta matxismoa sustatuz.
Beste alde batetik, irakasleek hezkuntza sexista jaso dute gehienetan, kultura sexista baten barnean daudelako, eta kultura honen irakurketa kritikoa egin ezean, beren uste, ohitura, aurreiritzi, pensamendu, sentimendu, jarrera, jokabideak kritikoki aztertu ezean, balio berberak transmitituko dituzte. Eta esfortzuak esfortzu, esan daiteke, gehienek ez dutela azterketa sakon bat egiteko aukerarik izan, eta beraz, balio sexista eta matxistak transmititzen dituztela nahita edo nahi gabe.
Emakumeen arrastoaren bila webquestean, emakumeek historian zehar egin dituzten hainbat ekarpen izkututik atera eta ezagutarazten saiatzen da. Zer dakizu zuk emakume hauetaz? Zehozer jakin nahi? Sartu eta ekin, emakumeen arrasto emankorraren bila!Era berean bultzatu haurrak emakumeen ekarpen hauetaz interesatzera, ez da egia, testuliburu askok horrela aditzera ematen duten arren, gizonek asmatu dituztela gauza gehienak!
Egilea
Nahiuska
en
9:44
0
iruzkin
Etiketak Balioak, Balioen heziketa, Euskara, Hezkidetza, Hezkuntza, Material pedagogikoa
Euskal Gatazka, azala azalaren kontra 1
Zer da zuretzako sexualitatea?
Gaur egun jendartean zapalkuntza ematen al da?
Inoiz sexualki mugatua sentitu al zara?
Gune honen helburuak? Asko eta oso interesgarriak. Nagusia, gazterian sexualitatearen gaia zabaltzea eta interesa piztea: dagoen eredua kolokan jarriz eta eredu ezberdin eta askeagoei ateak zabalduz, eztabaida eta jakinmina bultzatuz. Beste helburu asko ere badaude:
- Sexualitatea bizitzaren beste esparru bat bezala beste gauzekin elkarlotzea.
- Sexualitateak pertsona eta kolektiboa lotarazteko eta pasibotasunean sartzeko dituen baliabideak ezagutzea.
- Sexualitatearen inguruan egon daitezkeen hainbat kontzeptu erratu argitzea.
- Sexualitatearen aspektu teknikoa gainditzea, esparru sozial, politiko eta kulturalera eramanez.
- Sexualitatearen kontzeptu murritza handitzea (harreman sexualak = koitoa).
- Sexualitatea eremu publiko eta kolektibora eramatea (tabuak gainditzeko asmoz).
- Sexualitateak pertsona eta kolektiboa askatzeko dituen potentzialitateak ezagutzea.
- …
Egilea
Nahiuska
en
9:34
0
iruzkin
Etiketak Balioak, Balioen heziketa, Hausnarketa, Hezkidetza, Hezkuntza, Material pedagogikoa, Mugimendu sozialak, Sexualitatea
2007/10/29
Euskal Gatazka, azala azalaren kontra 2
zelan bizi dugu gure sexualitatea ingurune sexista eta patriarkal honetan?
Zelan hezitu behar ditugu etorkizuneko belaunaldiak?
Zertan izan behar gara eredu irakasle eta hezitzaile gisa, haur hezkuntzatik?
Egilea
Nahiuska
en
10:21
0
iruzkin
Etiketak Balioak, Balioen heziketa, Hausnarketa, Hezkidetza, Hezkuntza, Material pedagogikoa, Mugimendu sozialak, Sexualitatea
Gizakien ugalketa, haurrei kontatua
Egilea
Nahiuska
en
9:33
0
iruzkin
Etiketak Balioak, Balioen heziketa, Hausnarketa, Komunikazioa, Sexualitatea
Hik Hasi
HIK HASI egitasmoa 1995ean sortu zuen irakasle talde zabal batek, euskal hezkuntzaren partaide garen guztion informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izan nahian. HIK HASIk ezaugarri hauek hartu zituen abiapuntutzat: euskalduna, nazionala, hezkuntza komunitateko partaide guztiena, baterakoia, irekia, plurala eta independientea.
Bide horretan, Euskal hezkuntza sistema propioa edukitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, hau da: euskal kulturan oinarritutako curriculum propioa, irakasleria iraunkor eta euskalduna, Euskal Herritik kanpora hartutako erabakien menpe ez dagoen eredu dezentralizatua eta zentroen autonomia. Horrek guztiak berma lezake kalitatezko euskal irakaskuntza herritar guztiontzat.
Hori guztia lortze bidean, HIK HASIk hainbat proiektu gauzatu ditu: HIK HAS euskal heziketarako aldizkaria, udako topaketa pedagogikoak, hezkuntza gaiei buruzko monografikoak, Euskal Herriko baliabide pedagogikoen gida, liburuak, haur-jolasen bildumako materiala, musika metodoak, ipuinen bilduma, ikus-entzunezko materiala ...
HIK HASIko kideek, egitasmo horretan guztion ekarpenak funtsezkoak direla, eta ateak guztiontzako zabalik daudela aditzera eman digute. Sar zaitez beraien web orrian (www.hikhasi.com) eta eskuratu ezazu beraien inguruko informazioa eta eskaintzen dituzten zerbitzuak! Gomendatzen dizuet.
Egilea
Nahiuska
en
9:20
0
iruzkin
Etiketak Balioak, Balioen heziketa, Euskal Hezkuntza Komunitatea, Euskal Kultura, Euskara, Hausnarketa, Hezkuntza
Euskal Herriak Bere Eskola
Euskal Herriak Bere Eskola 2001/2002. ikasturtean Euskal Herri osoko hainbat herritarren iniziatibaz sortu zen herri ekimena da. Bere helburua, Euskal Hezkuntza Sistema propioaren aldeko dinamika soziala indartzea eta honen aldeko lagunen bilgune izatea da. Bide horretan, hainbat aldarrikapen plazaratu ditu azken bost urte hauetan: Euskal Curriculuma, Euskal Unibertsitatea, Eskolen euskalduntzea, Lanbide Eskola euskalduna eta herritarra, Haur Eskola hezitzaile, euskaldun eta herritarra …
Euskal Herriak Bere Eskolaren webgunea (www.euskaleskola.org/berria) erabilgarria suertatuko zaigu hezkuntza esparruan gertatzen ari diren aldaketak zeintzuk diren aztertzeko, hauen inguruko iritziak jasotzeko, Euskal Hezkuntza Sistema Propioaren bidean EHBEtik zein beste eragile edota plataformetatik burutzen ari diren ekimenen berri izateko, hezkuntzaren gaineko azken aldarrikapenak ezagutzeko. Horrez gain, zenbait dokumentu aurkituko dituzu bertan, tartean EHBEren hilabetekaria den Hezberri aldizkaria eta herri ekimen honek nazioarteko hezkuntza errealitate ezberdinen inguruan kaleratzen duen Herriek Bere Eskola aldizkaria.
Haur hezkuntzako zein hezkuntzako beste etapetako irakasleentzako hausnarketarako gune, aldarrikapenerako gotorleku izan daiteke Euskal Herriak Bere Eskola.
Egilea
Nahiuska
en
9:13
0
iruzkin
Etiketak Balioak, Euskal Hezkuntza Komunitatea, Euskal Kultura, Euskara, Hausnarketa, Hezkuntza
2007/10/15
Munduko haurrak Zurbaranbarrin
Bilboko Zurbaranbarri auzoko Haur Hezkuntzako ikasleek, kulturartekotasuna lantzeko hainbat ekimen burutu dituzte, eta hauek ezagutzera emateko blog bat ireki dute. Blog honen bidez, landu dituzten edukiak (munduko haurrak, afrikarrak, txinatarrak, eskimalak) eta burutu dituzten ekintzak ikus ditzakegu, benetan baliogarria izan daiteke, haur hezkuntzako irakasle izango garenontzat. Izan ere, ideiak ez ditugu falta, baina ideia asko dagoeneko asmatuak daude eta agian egin behar dugun bakarra egokitzea eta hobetzea da!Ohar bat besterik ez: kritikoak izan gurea ez den herri baten inguruko azterketa bat egitean, esate baterako beraien janzkerak aztertzean, hauek era folklorikoan agertzen badira. Hau da, txinatar baten janzkera antzinako kono zabal formako txapelarekin agertzen bada, izan ere, hauxe, euskaldunak gaur egun orokorrean baserritarrez jantzita (abarkak, mahoizko frakak/gona, alkandora, txalekoa eta txapela) joango bagina irakastea bezala da. Honekin ez dut esan nahi arropa horiek eramatea txarra denik, ezta garai batean gehienak horrela janzten zirela aipatu behar ez denik, baina irakaskuntza errealistagoa eta ez hain estereotipatua (adib: afrikarrak txaboletan bizi dira) bermatu behar dugu irakasleok, horretarako iturri eta tresnak baditugu eta.
Zurbaranbarriko Haur hezkuntzako blog honek agian hori hobetzeko duen arren, oro har, ondo dago, eta seguru nago bertatik zerbait ikas dezalegula.
Egilea
Nahiuska
en
10:01
0
iruzkin
Etiketak Balioak, Balioen heziketa, Hezkuntza, Kulturartekotasuna, Pedagogia
2007/10/08
froga
Hau Balio Seaska bloga izango denaren zirriborro bat besterik ez da. Mezu hau, beraz, hasiera besterik ez da, seaska prestatzen ari da, balioz janzten, bertan kulunka daitezen etorkizunean haur eta haur izateari utzi diotenak.
Laster arte!


