Bilboko Zurbaranbarri auzoko Haur Hezkuntzako ikasleek, kulturartekotasuna lantzeko hainbat ekimen burutu dituzte, eta hauek ezagutzera emateko blog bat ireki dute. Blog honen bidez, landu dituzten edukiak (munduko haurrak, afrikarrak, txinatarrak, eskimalak) eta burutu dituzten ekintzak ikus ditzakegu, benetan baliogarria izan daiteke, haur hezkuntzako irakasle izango garenontzat. Izan ere, ideiak ez ditugu falta, baina ideia asko dagoeneko asmatuak daude eta agian egin behar dugun bakarra egokitzea eta hobetzea da!Ohar bat besterik ez: kritikoak izan gurea ez den herri baten inguruko azterketa bat egitean, esate baterako beraien janzkerak aztertzean, hauek era folklorikoan agertzen badira. Hau da, txinatar baten janzkera antzinako kono zabal formako txapelarekin agertzen bada, izan ere, hauxe, euskaldunak gaur egun orokorrean baserritarrez jantzita (abarkak, mahoizko frakak/gona, alkandora, txalekoa eta txapela) joango bagina irakastea bezala da. Honekin ez dut esan nahi arropa horiek eramatea txarra denik, ezta garai batean gehienak horrela janzten zirela aipatu behar ez denik, baina irakaskuntza errealistagoa eta ez hain estereotipatua (adib: afrikarrak txaboletan bizi dira) bermatu behar dugu irakasleok, horretarako iturri eta tresnak baditugu eta.
Zurbaranbarriko Haur hezkuntzako blog honek agian hori hobetzeko duen arren, oro har, ondo dago, eta seguru nago bertatik zerbait ikas dezalegula.

No hay comentarios:
Publicar un comentario